Egitaraua

Martxoaren 30a larunbata

10:00 — Ateen irekitzea

39 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 25 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkezten dituzte egun osoan.

11:00 — Asiskoren aurkezpen ilustratua

Asisko Urmenetaren aurkezpen ilustratua Gora Euskal Herrientsak saiakera grafiko berriari buruz.

Euskaraz.

12:30etik aitzina — Chefen platerak

Cédric Marinello, Donibane Lohizuneko “Bar Basque” jatetxeko chefaren platerak.

Cristelle Gautier, biologikoan lan egiten duen chef eta baratzezainaren eta Alison Arraud, Angeluko perretxiko hazlearen platerak.

16:00 — Idoia Rodriguez Mondragonen aurkezpena

Idoia Rodriguez Mondragonen aurkezpena Genero estereotipoak euskarazko haur literaturan tesiari buruz.

Euskaraz.

18:00 — Ander Lipusen aurkezpena

Ander Lipusen aurkezpena Antzerkiaren labirintoan I eta II liburu bikoitzari buruz.

Aurkezlea: Nora Arbelbide Lete.

Euskaraz.

19:00 — Azokaren itxiera


Larunbateko gaualdia

19:00 — Atxiki DJ

Baga Bigaren kantari eta Iparraldeko euskal animazioen izen handia da Emile Negueloua.

Ohore handia egiten digu kontzertu berezi bat emateko!

21:00 — O’o

Bartzelonatik Victoria Suterrek eta Mathieu Daubignék kantu hipnotikoak diseinatzen dituzte.

Azokarako sorkuntza berezi bat eskainiko digute!

Facebook

22:00 — LaTwal

LaTwal: makinak, sampleak, gitarra eta mikrofonoa.

Geraldine mikro eta gitarrean eta Bertrand makinetan.

Facebook

00:00 — Gaualdiaren bukaera


Martxoaren 31 igandea

10:00 — Ateen irekitzea

39 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 25 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkezten dituzte egun osoan.

11:00 — André Rosevègue-n mintzaldia

Antisionisme, une histoire juive liburuari buruzko mintzaldia.

Frantsesez.

12:30etik aitzina Chefen platerak

Vivien Durand, Lormonteko “Prince Noir” jatetxe izarduneko chefaren platerak.

Cristelle Gautier, biologikoan lan egiten duen chef eta baratzezainaren eta Alison Arraud, Angeluko perretxiko hazlearen platerak.

14:00 — Mathieu Léonard-en mintzaldia

L’ivresse des communards. Prophylaxie antialcoolique et discours de classe (1871-1914) liburuaren aurkezpena.

Frantsesez.

15:00 — Komiki bat egiteko tailerra

Komiki taula bat sortu marrazkitik testura Maialen eta Emma Aresteguirekin.

Euskaraz eta frantsesez. Haur eta gazteei irekia.

16:00 — Elorri Reca, Olivier Pucek eta Maite Goyenetche ardogileen iritzi trukaketa eta hausnarketak

Nola egin dezakete ardogileek mahats motak eta lurrak beren aliatuak izateko aldaketa klimatikoa dela eta?

19:00 — Azokaren bukaera