Ardogileak

Ardogileak

Garagardogileak

Sagardogileak

Likoregileak

Bordaxuria

Elorri Recak eta Brice Robeletek klase handiz goresten dute Izpurako lurra 2014ko uztaz geroztik!


Irulegi


Facebook
Instagram

Dominica

Kataluniatik itzulita, eta zehazkiago Prioratetik, ardoaren filosofia perfektua baitute han, Bixente eta Diane herrira itzuli dira, eta lehen uzta izugarria sinatu dute 2021ean!

Irulegi

Instagram

Amama

Euskal gazte zaindariak! Naiara eta Joanesen ardoak beren irudian daude… kementsuak, freskoak eta etorkizun handikoak!

Irulegi

Instagram

Goienetxea

Irulegiko sormarkan berriki sartu diren txikien artean, Bixenteren ardoak etorkizun handikoak dira… Adi! Ardo zoragarriak!

Irulegi

Instagram

Garai Brewery

Garagardotegi bat baino gehiago, Ibonek bere berezko garagardoekin eskaintzen digu esperientzia bat. Fruitu egoskinak etxeko ekoizpenetatik datoz, upeletan utziak…, lehenbailehen dastatzeko garagardoak!


Bizkaia


Facebook
Instagram

Aristu

Nafarroa naturala! Modernoa, digerierraza eta indarrez betea, Ibonen ardoak lehertzen egiten dira lehengo uztak eguneratuz gure plazer handienerako.


Nafarroa


Instagram
www.bodegasaristu.es

Etxondoa

Iparraldeko txoko guztietan! Izpurako lurretan bere talentu handia jadanik erakutsi ahal izan du Olivierrek, orain Mauleko inguruetara ere ekarri ditu bere artaziak!


Irulegi / Xiberoa


Facebook
Instagram

Mortier

Cyril eta Fabien anaiek, Bourgueilgo San Nikolas etxalde ederraren buru, lurretik eta naturatik hurbilen dauden ardoak eskaintzeko lan egiten dute.


Saint Nicolas de Bourgueil


Instagram
www.domainedumortier.fr

Renaissance

Ez da ohikoa Bordeaux ardo bat biologikoan izatea (gutxienez) 1953. urteaz geroztik… Orduan, Hara Kiri eta Charlie Hebdo aldizkarietako taldekideek etiketa guztiak marrazten dituztenean, are eroagoa da!

Bordeaux

Mons la Graveyre

Aurélie’s calling! Mons punk bat da, arreta handiz moldatua. Anpioi eta barrikan hazia den Bordeaux naturala da, ezkontza eskaera baterako aitaginarreba bat konplituko duena baita ere zure lagun eko-terrorista onena.


Bordeaux


Facebook
Instagram
www.monslagraveyre.com

Maverlan

Olivier, Geo Trouvetou edo Ungenio Tarconi izan liteke, beti esperimentatzen edo ardomunduari buruz gogoetatzen. Nord-Pas-de-Calaiseko meatze-hondarkin meta baten gainean ditu mahastiak, mahats mota ahantziak edo hibridoak… baina non geldituko da?

Charentes

Facebook

Arthur Fèvre

Azokako bearnesa, jatetxe izardun bateko chef pastelgilea izandakoa, Arthurrek zorroztasun eta grina berberarekin ontzen du bere ardo naturala! Kurruskatsua!


Béarn


Instagram
arthurfevre.com

Le Vent des Jours

Laurent Marre, antzinako sommelierrak haize fresko bat ematen die, Cahors eskualdeari eta malbec mahats mota famatuari! Eskualde bat berrezagutzeko aukera bikaina…


Cahors


Instagram

Domaine des Buis

Nolako talentua! Paulinek Fer-Servadou sublimatzen du, Aveyrongo mahats mota ezezaguna, 2018tik fintasunez eta poesiaz. Akitanian ez dago soilik Bordeaux ardoa, ezta?


Aveyron


Instagram

Vignereuse

Marinek konpromiso eta militantzia handiz Gaillac lurraldea eta bere barietate endemikoak aditzera ematen ditu (Fuertes eta Braucol, besteak beste).


Gaillac


Facebook
www.vignereuse.com

Le Bout du Monde

BergeROCK! Verok eta Olivierrek berehalako plazerra sortzen duten Périgordeko ardoak proposatzen dizkigute, fruituz beteak eta lagunen artean dastatzekoak, The Clash bozgorailuetan!


Perigord


Facebook
www.domaineduboutdumonde.com

Combrillac

Ardogile bikote hiperaktiboa dugu oraingoan! Mahastia, permakultura, mahastizaintza, baratzea eta “sukaldaritza basatia”… Uyen eta Flo Prigonrieuxeko lurraldean, mundu hobearen agiantza egiten dute.


Bergerac


Instagram
Facebook
www.combrillac.fr

Philippe Viet

Umiltasuna lurraren zerbitzuan. Horrela itzul liteke Philippe formakuntza-informatikako aholkulariaren lana! Beaujolaiseko gamay bikainak eta zaintza-ahalmen izugarria.

Lan Bertrandek ditu aurkeztuko.


Beaujolais


Instagram
www.domainephilippeviet.fr

Minhaé

Badira ukitzen gaituzten istorioak eta abenturak, eta Lanena basoan dago. Zintzotasunak, pasioak eta eromen txiki batek labirinto handi bat sorrarazten dute!


Beaujolais


Instagram

Potlatch

Ardogilea? Idazlea? Historialaria? Mathieu hori guztia batera da eta gehiago ere! Onena da hura ezagutzera etorri eta hitzaldian entzutea…


Rhône


Facebook

Bernatas

Limouxen dauden Bernatas anaiek mantra eder honekin beren konpromisoa azpimarratzen dute: “Etxaldean, naturak eskubide guztiak ditu”!

Limoux

Facebook
Instagram
www.domainebernatas.com

Madame S. Vins

Carineren ardoa dastatzea Eluarden bertsoak entzutea, mahaia botatzea eta utopia ederrenetan sinestea da. Eta hobeto, dena egitea errealitate bihurtzeko.


Roussillon


Instagram
Facebook

Rousselin

Jusa, jusa, jusa (zukua, zukua, zukua)! Laurence eta Pascalek bizitasun, umore eta gozokiz betetako ardoak eskaintzen dizkigute!


Roussillon


Facebook
Instagram
www.domainerousselin.com

Les Sabots d’Hélène

Alban doktorea, pifologoa eta alanbikologoa! Haren ardoek bihotzeko arazoak eta diru-arazoak arintzen dituzte eta barre algarak eragiten! Not dead!


Corbières


Instagram
www.sabots-helene.fr

Domaine de l’Epeire

Musika eta poesia dago Philipperen ardoetan! Mahats mota, lur bat, borgoñar begi keinua, fintasunez eta orekaz osatutako uzta batzuentzat.


Catalogne Nord


Facebook
Instagram

Domaine Pion

Romain naturaren zerbitzura dago, ez alderantziz… eta basoan aurkitzen dugu! Aude ibaiaren behe-ibarraren eta Mendi Beltzaren artean harrapatuta dagoen lurrak ardo sakon, zehatz eta freskoak eskaintzen dizkigu.


Minervois


Facebook
Instagram
www.domainepion.com

Nova Solis

Romainek dotorezia handiz lan egiten du Larzac terrazetako mahastietan. Beroa eta hotza ufatzen duten ardoak, dena orekan tanino leunei esker!


Terrasses du Larzac


Facebook
Instagram
www.domainenovasolis.com

Bariou Bodet

Ch’nin zaleentzat! 2018an sortutako Touraineko etxalde honen lan bikaina: grolleau, cabernet franc eta gamayz osatutako ardantzak ardiez eta fruitu-arbolez inguratuta daude.


Azay le Rideau

AntocyAme

Muriel, eta berak esaten du: “Gustuaren militantea da, Edertasunarena, Benetakotasunaren, Onarena! » Eta asmatu zer…? Fruituz eta plazerez betetako topekin egindako misioa da!


Tarn


Facebook
Instagram

Agarrus

Zer lan egiten du Sergek! Antzinako postariak Cévenneseko mahastientzat maina bereziak ditu, Proventzaren eta Languedocen mugetan. Syrah, granache, cinsault… betiere freskotasun bizi hori atxikiz!


Duché d’Uzés – Cévennes


Facebook
Instagram

Pierre & Sira

Pedro eta Siraren abentura sentiberatasunez beteta dago, baita hauskortasunez ere, ardoa egitea oraingo garaietan zorakeria hutsa litzateke agian! Baina bikoteak aurre egiten jakin izan du eta uzta pertsonal eta zintzoak eskaintzen dizkigu.


Languedoc


Facebook

Egiazki

Fourt anaiak, gure bazkal eta afalondoko zaindariak! Gure likoreen identitatea gordetzen jakin izanak, alkoholaren eta azukrearen arteko oreka menderatzen duen aldi berean, espiritudunaren profila modernizatzen du.


Senpere


Facebook
Instagram
www.egiazki.com

Coustarret

Sébastienek Jurançon sormarkaren kodeak eraldatzen ditu maltzurkeria handiz… Sulfito, burbuila edo beratze zuririk gabe, Jurançon 2.0 iritsi da!


Jurançon


Facebook
Instagram

Harismendia

Senpereko Florianek antzinako eta tokiko sagar-barietateekin ondutako sagardoak eta sagar jusak aurkezten dizkigu. Biba zu!

Senpere


Facebook
Instagram

Château Frédignac

Bordeaux bat? Bai, baina desberdina orduan! “Merlot à la bouche”, “Le canon de la goulue”… Vincent Côte de Blayen dago, eta askatasun batzuk hartzen ditu fruituz eta edangarritasun handiko uztak proposatzeko!


Bordeaux

Facebook
Instagram
chateau-fredignac.fr

Lizarnoa

Irulegin mahatsak baino zerbait gehiago irakiten da… Maelek lizar-hostoa aukeratu du alkohol gutiko edari pindartsu eta arin baterako! Lehenbailehen ezagutzekoa…

Irulegi

Baztango xurie

Mahastiak Baztanen, sinetsi beharra zegoen… baina, orduan, alsaziar mota bat landatzea, gure mota endemikoez gain, Ana eta Iñaki besterik ez ziren hori pentsatzeko! Eta nolako arrakasta!!!


Nafarroa

Instagram
baztangoxurie.eus

Château Peybonhomme-Les-Tours

1895tik familian den ardo etxaldea da. Biologikoan eta biodinamikan jarduten dute, anforetan ontzen dituzte ardoak… Gustatzen zaigun Bordeaux ardoa!


Bordeaux

Instagram
hubert-vigneron.com