Liburugileak

Argitaletxeak

Idazleak

Liburudendak

Pamiela

1983an sortu zen Iruñeko Pamiela argitaletxea. 1 200 liburu baino gehiago argiratu ditu euskaraz zein gazteleraz. Saiakerak, literatura, Nafarroak historia, haur, gazte eta helduentzako literatura eta poesia dira Pamielaren genero nagusiak.

Poz-pozik gaude Pamiela gurean izateagatik!

Facebook
X
Youtube
Instagram
www.pamiela.com

Maiatz

Luzien Etxezaharreta eta Itxaro Bordaren deialdi bati erantzunez talde bat osatu zuten Baionan Maiatz aldizkaria sortzeko 1981ean. Asmoa zen Ipar Euskal Herriko idazleei askatasun esparru bat eskaintzea. 1984az geroztik liburuak ere argitaratzen ditu, nagusiki euskaraz. “Maiatz solasaldiak” antolatzen ditu maiatzean.

Facebook
Instagram

Haria

Hilabetero, euskaraz argitaratuak diren liburu berrien artean bat hautatzen du Hariak eta zuen haurrari postaz bidaltzen. Haurraren adinari egokitako liburu bat eskuratzen du.

Azokan, Mirentxuren proiektu bikaina ezagutzeko aukera!

Facebook
Instagram
www.haria.eus

Ander Lipus

Sortzez Iñigo Ibarra Lizundia, abangoardiako antzerkilari, bufoi eta aktore bizkaitarra da.

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen eta bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu. 1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritu zen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta Antzerki eskoletan irakasle izan da. 2007an Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa konpainia.

https://www.tabakalera.eus/eu/ander-lipus/

2023an Antzerkiaren labirintoan I eta II liburuak argitaratu ditu bere ibilbideari eta euskal antzergintzari buruz.

Plazer handi-handi batekin gure artean izango dugu, Senperen! Bere liburuak aurkeztuko dizkigu larunbatean, 18:00etan.

Facebook
Instagram
Youtube

Octopus

Octopus, azalpen artistikoa:

Azalore hosto batek sukaldaritza garaikidearen gaurkotasuna prestatzen du!
Gorputzaren eta adimenaren janaria, Octopus, ahoko hitzen azalpen artistikoa, hibridoa da, zeharkakoa, kulturen arteko topaketarako pasabidea, platera bere adiera guztietan kozinatzen duena, literarioa, historikoa, artistikoa, filosofikoa, zientifikoa, gastronomikoa. Gustuen, zaporeen lurren topagunea da.

Gozatu!

Facebook

Nouriturfu

2016. urtean sortua, Nouriturfu argitaletxe eta ekimen antolatzaile bat da janariaren inguruan edo bihotzean. Ildo editorialean, pista gastronomiko eta agrokultural berriak jorratzeko obsesioa dauka.

Saiakerak, gidak, liburu ilustratuak, grafikoak diren edo ez diren eleberriak argitaratzen ditu. Liburuaren, gastronomiaren eta ardo naturalaren inguruko ekitaldiak antolatzen ditu bestalde, ahalik eta jende gehienei zuzenduak.

Elikadura aipatzea, berezko gai gisa, eta ikuspegi sozialetik; laborantzaren eta sukaldaritzaren etorkizunaz hausnartzea; elikagaiei buruz baita ekoizten, prestatzen, pentsatzen, kontsumitzen… dituztenei buruz ere begirada xelebre edo konprometitu bat ekartzea. Nouriturfuk bere obra eta ekitaldien bidez argitzea proposatzen dituen hainbat ikuspegi liluragarri.

Facebook
X
Instagram
www.nouriturfu.com

Herrima

2005ean eratua, Herrimaren xede nagusia Euskal Herriaren memoria historikoa berreskuratzen laguntzea da.

Argitaletxearen jarduera Euskal Herriaren Askapen Nazionala lehentasun duten herri indar guziei begira egina da, argitaratutako liburuak lanabes aproposak izan daitezkeelakoan denen arteko hausnarketa eta eztabaida politiko zintzoa sustatzeko.

Gure gonbidapenari erantzun beroa emanda, poz-pozik gaude gurekin bat eginik! Aupa Herrima!

herrima.eus

Asisko

Asisko Urmeneta nafar irudigilea eta komikilaria da. Bere komiki, ilustrazio, marrazki bizidun eta prentsako karikatura umoretsuekin Euskal Herriko aktualitatea zein memoria historikoa lantzen ditu.

Asisko? Zerbitzari! Bai horixe! Bere saiakera grafikoaren aurkezpen ilustratua egitera etorriko zaigu Senperera! Larunbat goizean, 11:00etan. Mila esker Asisko!

Erein

“Literatura obrarik hoberenak eskaintzen dizkizuegu irakurleoi, haur, gazte zein heldu.”

Erein argitaletxea 1976. urtean sortu zen Donostian, euskal kultura sustatzeko eta bultzatzeko xedearekin. Argitalpenak, literaturaz gainera, hezkuntzara bideraturiko eskola-materiala hartzen du bere baitan.

Euskal Herriko argitalpenaren munduan urteotan Erein garrantzizko erreferentea bilakatu da. Ohore handiz gurekin izango ditugu Ereinen obrak.

Lapurdi 1609

2009 sortu zen Lapurdi 1609 elkartea Senperen eta egoitza Amotzeko Larraldean kokatu zuen. Elkartearen xedea da Euskal Herriaren historia berreskuratzea, bertako ondarea zaintzea eta euskararen transmisioa sustatzea.

Horretarako, hainbat ekitaldi antolatzen ditu eta liburu batzuk ere argitaratu ditu.

Inharriaren ateak zabal-zabalik izango zaizkio bere ekoizpen eta proiektuak aurkezteko!

Les éditions du bout de la ville

Preso batek ez du bizirik lurperatua izan nahi, eremu kutsatu bateko biztanleak ebakuatu egin behar dira, administrazioak zapaldutako hazleak, minbizia duen eri batek ez du nahi ospitaleak bere bizi-amaiera konfiskatzea…
2012an, Fukushimako hondamendi nuklearra kontatzen duen liburua idatzi eta argitaratu zutenetik, Les éditions du bout de la ville argitaletxeak zazpi liburu idaztea lagundu eta argitaratzea ahalbidetu du.

Baldintza materialek, ustiatzeko baldintzek eta komunikazio digital orokortuek zaildu egiten dute ekoizpen hori; alta, arrazoi horiek berek dute egiten beharrezkoagoa dela liburu horiek idaztea eta argitaratzea pentsatzeko, bizitzeko eta zergatik ez, mundua aldatzeko.

Facebook
X
leseditionsduboutdelaville.com

Nada éditions

Nada argitaletxeak kritika eta historia sozialarekin lotutako saiakerak, eleberriak eta komikiak argitaratzen ditu anarkismoaren ikuspegitik.

Facebook
Instagram
nada-editions.fr

Idoia Rodriguez Mondragon

Idoia Rodríguez Mondragonek 2016. urtean Etats de crises argitaratu zuen autoedizioan. 2023an irabazi zuen Baionako Bestetako Literatur Lehiaketa, eta, orain dela gutxi, “EKE-Elkar literatura beka” idazketa beka jaso du.

Bere eleberria hilabete batzuen buruan argitaratu beharko luke eta nerabeei zuzenduko zaie. Euri izeneko 15 urteko neska baten abenturak deskubritzera gonbidatuko ditu: esperientzia, ametsak, gogoetak, hori guztia umorezko egunkari intimo baten itxura hartuta.

Idoia azokan izango da “Genero estereotipoak euskal gazte literaturan eta horrek Ipar Euskal Herrian duen eragina” bere tesia azaltzeko.

Ikusteko eta harekin solastatzeko, larunbatean izango da, 16:00etan (hitzaldia euskaraz).

Mathieu Léonard

Diskurtso erreakzionarioek, “oripiel zientifikoekin” lotuta zeudenek, Komunako herritarrak satsutzen eta despolitizatzen saiatu ziren, ustezko mozkortasuna motibazio nagusitzat hartuta. Ordutik, alkoholismoaren aurkako borroka erabiltzen da langile klaseak estigmatizatzeko eta politikariek eta medikuek nazioa birsortzeko. Endekapenaren obsesio horrek bidea ireki dio eugenismorari, eta anarkoindibidualistak eta neomalthusianistak ere kutsatu ditu…

Mathieu Léonard-ek, ez du Komuna abstinentzia-eredu bilakatu nahi izan, gertatutakoa argitzeari ekin nahi izan dio baizik, ardoa eta alkohola falta ez ziren garai batean, eta haien kontsumoa ur ez-edangarria baino garbiagoa zelakoan.

https://lundi.am/L-ivresse-des-communards

Mathieuk bere liburuaren aurkezpena eskainiko digu, igandean, 14:00etan, Inharrian. Frantsesez.

Txomin Hiriart-Urruty

Senpereko historialaria. Anai artea elkarteari buruzko historia lan ederra eskaintzen digu Elkar argitaletxearen eskutik: Anai artea. 1969-2021 – Elkartearen historia.

Anai artea, Lapurdin 1969an sortutako elkarte humanitarioa zen. Haren helburua Hego Euskal Herritik ihes egindako euskal erbesteratuei eta presoei eta haien familiei laguntzea zen.

Elkartasuna. Lehen, orain eta bihar!

X

Gatuzain

Ipar Euskal Herriko argitaletxea da. 1998az geroztik, Ipar Euskal Herriko gai politiko, sozial eta kulturalei buruzko liburuak argitaratzen ditu, baina ez soilik; euskaraz, baina ez soilik.

Gatuzain, gure partaideen artean, lehenak! Milesker zuen berehalako sustengu handiagatik!

Facebook

Abeille & Castor

Abeille eta Castor argitaletxea 2008an sortu zen Anguleman.

Bi bilduma biltzen ditu: “abeille” eta “castor” bildumak, batetik, testu naturalistak, eta bestetik, obra politiko eta historikoak.

www.abeille-castor.com

Igela argitaletxea

1989an sortu zen Igela argitaletxea Iruñean.

Bere ezaugarri nabarmenena mundu osoko literaturako obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatu eta haien itzulpenak argitara emateko asmoa da.

Orain arte, ehun eta hamabost bat titulu inguru euskararen ondarera ekarri ditu argitaletxeak. Hor aritu eta trebatu dira gaur egungo euskal itzultzaile punta-puntako batzuk.

Twitter
www.igela.eus

Maialen & Emma Arestegui

Maialen eta Emma Aresteguik ezohiko liburu batekin datozkigu azokara: Xan (Elkar).

Nobelaren eta ipuin-bildumaren artean, liburua osatzen duten bost istorioetan batetik bestera igarotzen dira pertsonaiak, fokua aldatuta gertaeren perspektiba ere nola aldatzen den erakusteko. Behaketa erne, begirada ironiko eta idazkera doiaz, narrazio enigmatiko eta aldi berean magnetikoa ondu dute egileek.

https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/987

meettok

Euskaraz eta gazteleraz argitaratzen ditu liburuak Meettok argitaletxeak 2005az geroztiz. Lan gehienak narratiba literario garaikidekoak dira. Meettok fundazioak honela azaltzen ditu literaturari buruzko hartutako konpromisoak:

Garai nahasiotan, gure burua galdurik sentitzen dugunean ere, literaturak koordenada batzuk ematen dizkigu beti. Anne Frankek oso garbi esan zuen:
“Pertsona askeak nekez jabetuko dira inoiz liburuek zer esanahi duten giltzapean bizi garenontzat”.
Ispilu aurrean jarri eta galdera egiten digu literaturak: Aske al gara?

Facebook
www.meettok.com

Librairie Le 5ème art

Donibane Lohizuneko liburutegi independente orokorra. Era guztietako liburuak proposatzen ditu: komikiak, polarrak, haur, gazteeta helduentzako literatura, saiakerak, turismoa, arte ederrak…

Le 5ème art liburudendak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar: helduentzako idazketa-tailerrak, haurrentzako kaligrafia-tailerrak, irakurketak, ekitaldiak, erakusketak, kontzertuak.

Facebook

Ekintza Zuzena

Ekintza Zuzena 1988 urtean Bilbon sortutako aldizkaria da, ideologia anarkista eta libertarioa duena. Inongo erakunderi lotzen ez zaion talde batek argitaratzen du. 2023an, bere 49. alea argitaratzen zuen. Bere baitan, gizarte borroka, nazionalismo, borroka ekologista, feminismo eta anarkismoari buruzko gaiak lantzen ditu, besteak beste. Euskarazko artikulu batzuk argitaratzen baditu ere, aldizkariaren eduki gehiena gaztelaniaz izan da.

www.nodo50.org/ekintza/eu/

Le bas du pavé

Erdi Aroan, zolatuta eta espaloirik gabe zeuden hirietako karrikek forma ahurra zuten, inguruan hondakin-urak eta zikinak isuri ahal izateko. Beraz, hobe zen gaineko aldean ibiltzea. Baina herritarrek nobleziako edo goi-mailako emakume edo gizon bat gurutzatzen zutenean, bide garbi eta lehorra uzten zioten, eta zerupeko estoldan ibiltzen ziren. Eta ordutik, historia beti kontatu eta idatzi izan da zoladura gain famatu horretatik.

Le Bas du pavé argitaletxeak beste ikuspegi bat proposatzen du, “pertsona gutxidunak”, apalak, anonimoak, Howard Zinn-en aipuan inspiratuta: “Untxiek historialaririk ez duten bitartean, historia ehiztariek kontatuko dute”… Zoladuraren behealdean zeuden emakumeen eta gizonen ikuspuntutik…

www.lebasdupav.fr

Syllepse

Alter-editorea, konprometitua eta ez-alderdikoia da Syllepse!

1989an sortu zen Syllepse argitaletxea. Kooperatzaile bakoitzak “editore egitea” erabaki du, argitaletxe konprometitu bat biziarazteko, ediziorako espazio autonomo, kooperatibo eta autogestionatu bat sortzeko. Syllepse autoreen eta beren obren artean eraikitzen duen ekonomia solidarioa da ere.

Beste posible batzuk bilatzen dituzten mugimenduen mugimenduan txertatuta, Syllepsek bere proiektu editoriala eraiki zuen, batzuek uste baitzuten traizionatutako iraultzen eta garaitutako utopien aurrien gainean idatzi ahal izango zutela. Gaur egungo joerak proposatzen digunari aurre egiteko, eguneroko borrokak argituko dituen eta itxaropenak beteko dituen zerumuga bat argitu behar da. Esperantza berriro aurkitzeko gizarte-eraldaketaren ideia biziarazi behar da ere, gaueko arma beldurgarri honekin, hau da, liburuarekin.

Facebook
X
www.syllepse.net

Auxtin Zamora

Auxtin Zamora ezagutua da bereziki olerkari eta idazle gisa. Bost olerki bilduma argitaratu ditu. Hatsa elkartearen sortzailea da (euskarazko olerkigintzaren sustapena). “Hatsaren poesia” saila abiarazi du (olerki bildumak) eta euskarazko literaturaren aldeko ekimen anitzen sustatzailea izan da.

Oraingoan, Senpereko etxe gehienen izenen bilduma bat eskaintzera datorkigu.

Rebellio

Rebellio éditions elkartearen helburua da matxinadei, herri borrokei eta borroka emantzipatzaileei buruzko jarduera eta mintzaldiak antolatzea edota horietan parte hartzea. Jorratutako gai horien inguruan argitaratzen ditu bakarrik edo beste eragile batzuekin liburu eta liburuxkak. Beste euskarri batzuk ere erabiltzen ditu gai horiek zabaltzeko: audioa, bideoa, filma, kontzertuak, ikuskizunak, etab.

Beste argitalpen batzuez gain, obra kolektibo bat proposatuko digu, 2022ko azaroaren 16an eta 17an Akitaniako Museoan eta Girondako Sailetako Artxiboetan Txaleko Horiak altxatzearen laugarren urteurrena dela eta egindako mahai-ingurutik ateratakoa.