Honi buruz


Senide bati xuxurlatzen diogun bihotzeko oihua da Atxik!, adierazi nahi diogularik hor gaituela eta izango gaituela.



Oztopoei buru egiteko manua da Atxik!. Galdurik bezala agertzen zaigun egoera bati aurre egiteko, indarrerako eta mota bateko matxinadarako deia da. Hozitzen dugun esperantza hazi hori da, batzuetan hatsankatzeraino eramaten gaituena.



Irria berriz aurkitzeko gaitasuna duen hitz txikia da Atxik!. Gure ahotsak eta ideiak berriz ozen adierazteko gogoa eman dezakeena. Eutsi!



Gero eta kontrolaezinagoa den aldaketa klimatikoari aurre egin behar dioten ardogileei botatzen diegun deiadarra da Atxik!. Egoerak amore ematera eta aktibitateari uko egitera erakartzen dituelarik.



Haien hitz, begi, marrazki eta poesiari esker amets eginarazten eta itxaropena eskaintzen digutenei zuzendutako deia da Atxik!. Joera gaitzesgarriei ihardukitzen dieten idazle eta argitaratzaileei. Inguratzen gaituen munduari buruz hausnartzen laguntzen digutenei.



Ardo eta liburu konprometituen azoka
beste etorkizun baten alde borrokatzen, ekiten eta berritzen duzuen guztioi zuzendua zaizue!